Euskal Ezkontza (Lekeitio)
Lekeitioko Gora Buru kultur elkarteak Euskal Ezkontza egingo du uztailaren 13an eta 14an. Uztailaren 13an gurdia jantziko dute, 19:00etan, Eskolapean. Uztailaren 14an, ostera, Euskal Ezkontza egingo da: 19:00etan Batzokitik aterako da euskal ezkontza, Itxaropena txistulari taldeak eta Alurr dantza taldeak lagunduta; 19:30ean ezkontza agiria irakurriko dute, plazan; ostean kalejira, herrian zehar; 20:00etan Mugarri eta Alurr dantza taldeen emanaldia, plazan.
San Kristobal Enparantza Plaza, 48280 Lekeitio, Bizkaia.