Euskaraldiko ekintzak (Aulesti)
Euskaraldiko txapak jaso, bandera erosi eta ariketan izena emateko aukera egongo da azaroaren 18an, 19:00etatik aurrera, Aulestiko plazan. Horrez gain, Konpromisoen horma irudia ere osatuko dute (Zein da zure konpromisoa aurtengo Euskaraldian?). 20:00etan txupinazoa eta txapa ipintzea.