'Euskaran gizarte mailan gertatzen ari den aldaketa' mahaingurua (Lekeitio)
Lekeitio 700 egitasmoaren baitan, Euskaran gizarte mailan gertatzen ari den aldaketa mahaingurua egingo dute maiatzaren 17an, 12:00etan, kultur etxeko Azkue aretoan. Hitzaldiaren helburua Lea Artibain euskararen egoera nolakoa den azaltzea eta gaiari buruz elkarrekin hausnartzea da. Eskualdea izango da abiapuntua eta errealitate orokor horretatik Lekeitiok dituen berezitasunei erreparatuko diegu. Iñaki Iurrebaso, Olatz Altuna eta Jon Saradua izango dira hizlariak.