Euskararen Eguneko ekintzak (Etxebarria)
Euskararen Egunaren harira, hainbat ekintza egingo dituzte abenduaren 3an Etxebarrian. 12:00etan hasita, Euskararen Eguneko adierazpena irakurriko dute. Ondoren eskolako umeek bertsotan egingo dute. Nagusien elkartekoek ere kantuak abestuko dituzte, eta Egunean Behin lehiaketaren sari banaketa ere egingo dute. Horrez gain, Altxorraren bila jolasa ere egingo dute. Amaieran kopaua egongo da, Plaza Barrin.