Gaba Beltzeko ekintzak (Mutriku)
Gaba Beltzeko ekintzen baitan, urriaren 29n Txantxangorri aisialdi taldeak ekintzak egingo ditu. 16:30ean HH3 eta HH4ko umeei zuzendutako ekintzak egingo dituzte, eta 18:00etatik aurrera HH5 eta LH1eko umeentzako ekintzak.
19:30ean Axuri Beltza kalejira eta Talaixako mamuaren erreketa. Ekintza horretan ondokoek parte hartuko dute: Gure Ametsa dantza taldea, akordeoi taldea, txistu taldea eta gaztetxea.