Gababusa (Berriatua)
Lea-Artibai eskualdeko 16 urtetik gorako gazteei zuzendutako autobus zerbitzua. Joaneko bidaien ordutegia jaien arabera izango da eta itzulerarako bi aukera egongo dira, 03:00etan edo 05:00etan. Era berean, garraio publikoa izaterakoan, maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da. Autobusean ezingo da janaririk edota edaririk eraman. iketak eta autobusaren inguruko informazio guztia udalerri bakoitzeko ohiko puntuetan dago eskuragarri. Sarrera bakoitzak hiru euro balio ditu.
Hauek dira Gababusa izango duten jai egunak:
- Maiatzak 6, Berriatua
- Ekainak 11, Oletako jaiak
- Ekainak 25, Ondarroako Zapatu Azule
- Uztailak 1, Amorotoko kontzertua
- Uztailak 15, Markina-Xemeingo jaiak
- Uztailak 23, Etxebarriko jaiak
- Abuztuak 2, Mendexako jaiak
- Abuztuak 17, Ondarroako jaiak
- Irailak 1-5, Lekeitioko jaiak
- Irailak 5, Lekeitioko Antzar eguna
- Irailak 23, Aulestiko kontzertua