Gabonetako ginkana (Mutriku)
Gabonak Txantxangorrirekin egitasmoaren baitan Gabonetako ginkana egingo dute Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleei bideratuta abenduaren 26an [eguena]. Albokan izango dute hitzordua, 10:00etan, eta Txangorri Aisialde Taldeko kideek arropa erosoak eramateko deia egin dute.