Garraitz irlako altxor historikoak eta bitxikeriak ezagutzeko irteera (Lekeitio)
Lekeitioko Denboraren Bankuak antolatuta, Garraitz irlako altxor historikoak eta bitxikeriak ezagutzeko irteera egingo dute uztailaren 21ean, 19:30ean, Uribarren parkeko karakol eskaileretan hasita. Ordu eta erdiko irteera izango da, eta izena eman behar da 658 51 17 41 telefonora deituz. Oinetako egokiak eroateko deia egin dute.