'Garraitzeko altxorrak' ibilbidea (Lekeitio)
Lekeitioko Denboraren Bankuak antolatuta, Garraitzeko altxorrak ibilbidea egingo dute uztailaren 19an, 18:00etatik 19:30era; parte hartzaileak malekoiaren hasieran batuko dira, Isuntza hondartzan. Irteeran Garraitz irlaren berezitasun eta istorioak ezagutzeko aukera egongo dela esan dute. Irteera Atabakaren eskutik egingo da. Parte hartu nahi dutenek telefonoz deitu behar dute: 648 51 17 41.