Gazte Chef lehiaketan izena emateko epea (Etxebarria)
Uztailaren 26an, Etxebarriko Santixau jaietan lehiatuko den Gazte Chef lehiaketan izena emateko epea zabalik dago uztailaren 18ko 14:00ak arte. Parte hartu nahi duten 10-17 urte bitarteko gazte taldeek udal bulegoan eman beharko dute izena. Baldintzen arabera, gehienez lau laguneko taldeak osatu daitezke. Prestatu beharko den janaria patata tortilla bat izango da. Baloratzeko orduan irizpideak izeango dira: zaporea, aurkezpena eta tradizionala.