Gazte Eguna (Aulesti)
Gazte Egunagaz emando diote hasiera Aulestiko San Joan jaiei ekainaren 20an [barikua], egun guztiko egitarauagaz, Aulestio Gazte Asanbladak antolatuta. 13:00etan Gazte Egunari hasiera emateko brindisa egingo dute, eta 15:00etan bazkarian batuko dira. Ondoren, Bingo musikatuagaz giotuko dute eguna, eta karropoteoaren ostean, 23:00etan, Beretter taldearen kontzertua egongo da. gero, Dj Arene igoko da oholtzara.