Gaztetxe Eguna (Mutriku)
Mutriku. Gaztetxearen 25. urteurrenaren baitan, Gaztetxe Eguna ospatuko dute, apirilaren 25ean (zapatua), 12:00etatik aurrera, Mutrikuko Gaztetxean. Buruhandi eta erraldoiekin hasiko dute eguna 12:00etan, eta trikipoteo eta bertsoak izango dituze ondoren. 15:00etan bazkaria eta zumba antolatu dute. 19:00etan Txaranga a la mutrikuarra izango dute. 22:00etan zabalduko dute gaztetxea, eta DJ Farrukitas egongo dira gaua girotzen.