Gibel garbiketaren inguruko saio teoriko eta praktikoa (Amoroto)
Garbiñe Larreak gibel garbiketaren inguruko saio teoriko eta praktikoa emango du Amoroton, maiatzaren 17an, 17:30ean hasita (3 ordu inguruko saioa izango da), kultur etxean.
Herritarrek apirilaren 29tik aurrera eman ahalko dute izena. Gainontzekoek, maiatzaren 6tik aurrera. Udaletxean aurrez aurre, 94-684 25 49 telefonora deituz edo kultura.amoroto@gmail.com e-mailera idatziz eman daiteke izena.
