Gizarte laguntzei buruzko hitzaldia (Ondarroa)
Gizarte laguntza desberdinei buruzko informazioa eskaintzeko hitzaldia egongo da urriaren 29an, 16:00etatik 18:00etara, Ondarroako Etxelilan. Gainera, laguntza horiek eskatzeko baldintzak zeintzuk diren esango dute, sortu daitezkeen arazoak eta horien konponbideak ere aurkeztuko dituzte, eta alertak eta aholkuak ere emango dituzte. Hizlaria: Isabel Quintana Cantero (Trabajadoras No Domesticadas eta Argitan kolektiboak).