'Gizontasunak eta feminismoa' hitzaldia (Ondarroa)
Gizontasunak eta feminismoa hitzaldia egongo da urtarrilaren 18an, 18:00etan, Ondarroako Etxelilan. Hizlaria: Jokin Azpiazu Carballo (Soziologo eta ekintzailea). Antolatzailea: Ondarroako Udal Berdintasun Saila/Etxelila. Landuko dena: “Maskulinitatearen bueltako eztabaidak eta gizon taldeen sorrerek ez dute izan orain arte beraien benetako irismen eraldatzailearen berraztertze kritikorik. Jokin Azpiazuk bere Masculinidades y Feminismos liburuarekin zalantzan jartzen du lehen kolpean positiboa den maskulinitate berrien kontzeptua. Zalantza horren inguruan jarduteko aukera izango dugu Etxelilan ere”.
Artibai Kalea, 3, 48700 Ondarroa, Bizkaia.