'Gogoetarako literatura' mahai ingurua (Lekeitio)
Irakurzaletasuna bultzatu asmoz, Gogoetarako literatura mahai ingurua egingo dute azaroaren 19an, 12:00etan, Lekeitioko Kultur Etxeko Azkue aretoan. Hizlariak: Sonia Gonzalez eta Iñigo Aranbarri. Gonzalezek Koldo Izagirreren Autopsiarako frogak, Jose Miguel Parraren La historia comienza en Egipto eta Antonio Turielen Petrocalipsis izango ditu hizpide. Aranbarrik, aldiz, Alberto Barandiaranen Gurea falangista zen, Ane Labakaren Algara mutilatuak eta Eneko Aizpuruaren Bidasoan gora.