'Gorria' ikuskizuna (Munitibar)

Miren Amuriza bertsolariak eta Askoa Etxebarrieta La Pulga flamenko dantzariak egiten duten Gorria ikuskizuna, martxoaren 26an, 19:00etan, Munitibarko Udal Aretoan. Emanaldia doan izango da, baina aldez aurretik izena eman behar da; martxoaren 15etik aurrera izena eman daiteke. Izena emateko: astelehenetik barikura, 09:30etik 14:00era udal administrazioan, eta 16:00etatik 20:00etara liburutegian.