'Guda hotsak. Gerra zibileko guda lerroen ikerketa arkeologikoa' hitzaldia (Markina-Xemein)
Guda hotsak. Gerra zibileko guda lerroen ikerketa arkeologikoa hitzaldia eskainiko dute urriaren 24an, 18:30ean, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Hizlariak: Josu Santamarina Otaola eta Ahaztuen Oroimena elkarteko kideak. Izen-ematea: 94-616 63 03 edo kulturgunea@uhagon.com. Saioa Mendi Asteburuaren baitako ekintza bat da.