Gure Esku Dagok 10 urte betetzen ditu eta Markina-Xemeingo taldeak ekintza bikoitza antolatu du, ekainaren 9an. Udaletxeko sarreran, 10 urteetako ibilbidearen nondik norakoak jasotzen dituen erakusketa inauguratuko dute. Ekaina osoan egongo da ikusgai. Gure Zirkuaren emanaldia amaitu eta gero, 21:00etan inguru, giza katea egingo dute, Zelaian inguruan.