'Haur erbesteratuak' dokumentalaren proiekzioa (Markina-Xemein)
Ahaztuen Oroimena elkarteak antolatuta, Haur erbesteratuak dokumentala ikusteko aukera egongo da maiatzaren 9an, 18:00etan, Markina-Xemeingo Esperantza aretoan. Aforoa mugatuta egongo da, eta nahiz eta doan izan, gonbidapena beharrezkoa izango da. Gonbidapenak maiatzaren 3tik aurrera hartu ahalko dira, udaletxeko harrerako kutxazainean.