'Haurraren lehen jolasak' hitzaldia (Lekeitio)
Haurraren lehen jolasak hitzaldia eskainiko dute otsailaren 4an, 17:30ean, Lekeitioko Azkue Ikastolan. Saioa Olgetaneko hezitzaileek (Itsaso Pagoaga eta Maialen Unzalu) eskainiko dutela esan dute. Hitzaldia 0-3 urteko umeen familiei zuzenduta dago.