Historia jardunaldiak (Mutriku)
Mutrikuko Udalak antolatuta, Historia Jardunaldiak egingo dituzte maiatzaren 26tik ekainaren 8ra arte; ekintza guztiak Zabiel kultur etxean izango dira, 19:00etan. Maiatzaren 26an eta 27an, ‘Ama, nora goaz?’ dokumentalaren proiekzioa; ekainaren 1ean, ‘Lehen Eusko Jaurlaritza. Bilbo, 1936-1937’ hitzaldia, Leyre Arrietaren eskutik; ekainak 8, ‘1.000 bonbaketa operazio Hego Euskal Herrian’ Xabier Irujoren eskutik.
Erdikokale Kalea, 20830 Mutriku, Gipuzkoa, Spain.