'Hobe ixilik!' antzezlana (Munitibar)

Lea Ibarreko Mankomunitateak antolatuta, Hobe ixilik! antzezlana ikusteko aukera egongo da maiatzaren 27an, 19:00etan, Munitibarko Udal Aretoan. Aktoreak: Amaia Lizarralde eta Ramon Agirre. Sinopsia: Emakumea eta gizona. Gizona eta emakumea. Solasean, zirika, eztabaidan. Zertaz? Berdin dio. Eguneroko kontuak, gazta-tarta, patinetea, almorranak… edo gai potoloak, aldaketa klimatikoa, politika, Me Too… Baina esan, dena esan behar al da? Ixiltzea ez al da hobe batzutan?