Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egitera eramateko zailtasuna duten ibilgailuentzat (nekazaritzakoak, ziklomotoreak, makinaria eta zerbitzuak, etab.) IAT mugikorra ezarriko da irailaren 7an, 8an, 9an eta 12an Markina-Xemeingo Xemein Etorbidea 12an. Interesatuek aurretiaz hartu behar dute txanda 686 900 432 telefono zenbakira deituta.
Bigarrenez joan beharra daukatenentzako eguna urriak 13a izango da.