II. Margo Lehiaketaren erakusketa (Markina-Xemein)

Markina-Xemeingo II. Margo Lehiaketan parte hartu dutenen lanak ikusgai daude Markina-Xemeingo Uhagon Kuturguneko tabernan eta 1.go pisuan (Erakusketa Gelan). Irailaren 10era arte egongo da ikusgai erakusketa. Ordutegia: 10:00-14:00 eta 17:00-20:00; domeka eta jai egunetan itxita.
Oharra: Koadroak salgai daude. Erosteko interesa dutenek egilearen kontaktua tabernan eskatu behar du.