SOS haur eta emakumeak Lekeitioko talde herritarrak elkarretaratzea egin zuen atzo [apirilak 25] pediatria, ginekologia, obstetrizia eta larrialdietako zerbitzuak aldarrikatzeko.
Ondarroako, Mutrikuko, Berriatuko, Markina-Xemeingo eta Lekeitioko 200 bat dantzarik erakustaldia eman dute Ondarroan. Ballet, hip-hop, dantza klasikoa, dantza garaikidea eta funky estiloetako hamaika koreografia eder eskaini dituzte. Dantzarte Elkartekoek dantzariei zein ikusleei eskerrak eman dizkiete.
Eguenean [apirilak 25] jokatu ziren Donibane Lohizuneko finalak, emakumezkoetan Erika Mugartegik irabazi zuen eta Maialen Aldazabal txapeldunorde. Gaur [apirilak 26] Gasteizko txapeldunak erabakiko dira.
Lehenengo jardunaldia eguaztenean [maiatzak 1] izango da 11:30ean, Galdonan. Mutriku Sokatira Taldeak hiru talde osatu ditu txapelketarako, gizonezkoen talde bat eta bi talde nahasi.
Hogei urteren ostean, Mutriku Sokatira Taldeak emakumezkoen taldea du. Gogoa eta konpromisoa oinarri duen hemeretzi tiralarik osatutako taldea osatu dute; sokari heltzeko prest daude.
Hamalu lan aurkeztu dira, eta epaimahaiak "aho batez" aukeratu du Ane Labaka Mayozen lana. Ilustrazioak aurkezteko epea zabalik egongo da ekainaren 21era arte.
Argazkiak ateratzen pasa duen haina denbora pasa du Paul Etxebarrieta lekeitiarrak aukeratutako tokietara joateko bidean, eta horri tiraka, Road edo Bidea izeneko proiektua sortu du. Hilean behin, azken barikuetan, Etxebarrietaren Bidea proiektuko lanak ikusi ahalko dira HITZAn.
Zapatuan [apirilak 27] egingo dute apirileko saioa, Joxemari Urteagaren gidaritzapean 10:00etatik 12:00etara, liburutegian. Maiatzaren 25ean egingo dute ikasturteko azken saioa.
Lekeitioko hiru gaztetxo sailkatu dira Gurot lehiaketako finala jokatzeko. Bihar [apirilak 26] San Mamesen jokatuko dute finala.
Atzo [apirilak 24] osatu zuten auzolana Lekitto Bedarra eta Denbora Bankuko kideen laguntzagaz.
Saioa maiatzaren 7an izango da, 18:00etan udaletxeko ganbaran eta doan izango da.
Dagoeneko 35.000 euro bidali dituzte Union of Agricultural Work Commitees-eko batzordeei, STOP Gaza Starvation ekimenaren baitan. Diru ekarpenen banaketaren gardentasuna bermatzeko asmoz, Jarraipen Batzordea osatu dute.
Domekan [apirilak 28] egingo dute Munitibarko Udaberriko Azokaren hirugarren ekitaldia. Azokagunea 10:00etatik 15:00etara artean egongo da zabalik.