III. Jose Mari Naberan Herri Krosa (Ondarroa)
Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolak antolatuta, martxoaren 20an (domeka) egingo da III. Jose Mari Naberan Herri Krosa; 11:00etan hasiko da ibilbide handia (7.200 metro), 12:30ean ertaina (1.340 metro) eta 12:45ean txikia (380 metro) –txikia LH-2ra artekoentzat–. Edozeinek parte hartu dezake proban.
Ibilbide handia egiteko asmoa dutenek aurretiaz izena eman behar dute, Internetez; martxoak 18ko gauean amaituko da izena emateko epea. Ostera, ibilbide ertaina (1.340 metro) edo txikia (380 metro) egingo dutenek egunean bertan izena eman beharko dute, Itsasaurren.
- Prezioak. Ibilbide handia egingo dutenek 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta ertaina edo txikia egingo dutenek euro 2. “Ibilbide ertaina edo txikia egiten dutenek ordaindutakoa Arnasa elkartearentzat izango da”.
- Dortsalak: Ibilbide handia egingo dutenek egunean bertan jaso beharko dituzte dortsalak, 10:00etatik aurrera, Itsasaurren.
- Ibilbideak:
- Handia (7.200 metro): Ibilbide URDINA>Itsasaurre Plaza-Kalatraba-Astilleru pasealekua-Latxanbre Plaza-Zaldubide-Zaldupeko zubia-San Ignazio-Erribera-Nasa-Kafe Atzea-Alameda-Itsasaurre Plaza + Ibilbide GORRIA> Itsasaurre Plaza-Kalatraba-Plaiko morrora (joan-etorri)-Astilleru pasealekua-Latxanbre Plaza-Zaldubide-Zaldupe anexora joan-etorria-Zaldupeko zubia-Liburutegia-San Ignazio erreka albotik-Ibaiondo erreka albotik-Zubi Zahar Herri ikastola-Ibaiondo-Iturribarri-San Ignazio- Erribera-Nasa-Kafe Atzea-Alameda-Itsasaurre Plaza.
- Ertaina (1.340 metro): Itsasaurre-Alameda-Itsasaurre-Kalatraba-Plaiko morru-Kalatraba-Itsasaurre.
- Txikia (380 metro): Itsasaurre-Alameda-Itsasaurre.
- Sariak: Lehen hiru neskak, lehen hiru mutilak eta Ondarroako lehen neskak eta lehen mutilak sarituko dituzte.