Inausketa saio praktikoa (Aulesti)
Aulestiko Sanblas Hirugarren Adineko eta Pentsiodunen Elkarteak antolatuta, inausketa saio praktikoa egingo dute azaroaren 25ean, 16:30ean, Aulestiko Makurreko landan. Saioa Gabino Muruak gidatuko du. Aurreratu dute Muruak 20 urte inguru dituen sagarrondo bat inausiko duela. Oharra: Eguraldi txarra egingo balu saioa egiteko beste egun bat zehaztuko lukete.