Inauteriak (Gizaburuaga)
Otsailaren 27an, Inauteriak ospatuko dituzte Gizaburuagan Olazar kultur elkarteak antolatuta. Mozorro gaia 80-90 hamarkada izango da. 10:30ean, meza eta ondoren, nagusientzako pintxoak egongo dira; 12:00etan, herri txikiteoa Tabernatik Txokora eta Txokotik Tabernara; 14:00etan, pintxo jana Txokoan; 14:30ean, mozorro lehiaketaren sari banaketa; 17:00etan, Txintxeta Klipa eta Txorroskilo pailazoen antzerkia udal aretoan; 22:30ean, Herri txiki infernu handi ikustera etxera.