Irakurleen txokoa (Markina-Xemein)
Markina-Xemeingo Irakurleen Txokoak saioak egingo ditu maiatzaren 13an. Gaztelaniazko saioa 17:00etan izango da eta Rosa Monteroren La ridicula idea de no volver a verte liburua landuko dute. Euskarazko saioa 19:00etan izango da eta Cynthia Ozick-en Xala liburua landuko dute. Bi saioak Herri Bibliotekan egingo dira.