Irisgarritasun plana osatzeko herri batzarra (Mutriku)
Mutrikuko Udalak Irisgarritasun Plana osatzeko herri batzarra egingo du urriaren 4an, 18:30ean, Mutrikuko Zabiel kultur etxean. Parte hartu nahi dutenek aurretiaz izena eman behar dute; turismo bulegora joanda edo komunikazioa@mutriku.net helbidera idatzita izena eman daiteke.