Itzalaldi elektriko masiboa
Deskonektatu elektriketatik! lelopean, itzalaldi elektriko masiboa deitu dute urriaren 8rako, 22:00etatik 22:30era, Galizian, Euskal Herrian eta Katalunian. Itzalaldia egiteaz gain, kazola jotzea ere deitu dute. Argindarraren prezioaren etengabeko gorakada salatzeko egin dute deialdia.