Izei ukendu balsamikoa egiteko tailer praktikoa (Amoroto)
Izei ukendu balsamikoa egiteko tailer praktikoa eskainiko du Garbiñe Larreak urriaren 26an, 10:30ean, Amorotoko kultur etxean. “Vick vaporub famatuaren baliokide osasuntsua” egingo dute.
Izena eman behar da udaletxean edo 94-684 25 49 telefono zenbakira deituz (30 toki daude). Herritarrek urriaren 8tik aurrera eman ahalko dute izena, eta gainontzekoek, urriaren 14tik aurrera.
