Jabekuntza Eskola diseinatzeko hirugarren saioa (Mutriku)
Azken hilabeteotan Emakumeentzako Jabekuntza Eskola baten sortze kolektiboa lantzen dihardute Mutrikun. Jabekuntza Eskola amesten izeneko bi saio egin dituzte orain arte, eta urriaren 4rako hirugarren saio bat antolatu dute. Zabiel kultur etxeko ganbaran egingo dute saioa, 18:00etatik 19:30era.