Jardunaldi Feministetako ekintzak (Mutriku)
Mutrikuko Udalak antolatutako Haztera goaz jardunaldi feministen barruan, hainbat ekintza egongo dira martxoaren 21ean:
- 12:00-13:30. Gorputzak eta sexualitateak: LGTBI + prozesuak komunitatean eta hezkuntzan mahai ingurua, Zabiel kultur etxeko areto nagusian; emakumeentzako ekitaldia, euskaraz. Hizlaria: Nahia Rojo.
- 18:00. Itxiera ekitaldia: Erradikalak ginen, gara eta izango gara antzerkia, Zabiel kultur etxeko ganbaran; emakume eta gizonentzako ekitaldia, euskaraz. Parte hartzaileak: Ane Labaka bertsolaria eta Beatriz Egizabal antzerkilaria.