'Jokoz kanpo' antzerkia (Mutriku)
Mutriku Futbol Taldeak antolatuta, futbol munduari buruzko Jokoz kanpo antzezlana taularatuko dute ekainaren 8an, 20:00etan, udal kiroldegian. Sarrerak aldez aurretik erosi nahi dituztenek klubak Erdiko Kalean ipini duen dendan eskuratu ahal izango dituzte, hiru euroren truke. Bestelakoan, egunean bertan, sarrerak kiroldegiko leihatilan egongo dira salgai, 19:00etatik aurrera.