Joletten ikastaroa (Ondarroa)

Danon Ondarru! sentsibilizazio kanpainaren barnean Joletten ikastaroa egongo da, gurpildun aulkia nola mugitu ikasteko. Ondarroako Alamedan izango da ikastaroa, 09:00etan, eta 09:30ean mendi irteera egingo dute Alamedatik, Karenka Elkarteak antolatuta.