Jubilatu elkarteen ibilaldia (Etxebarria)
Etxebarriko Jubilatuen Elkarteak antolatuta, Etxebarriko bidegorritik ibilaldia egingo dute, joan-etorria, irailaren 14an, Markina-Xemein eta Etxebarriko jubilatu elkarteetako kideek. Irteera ordua, 17:30ean, Etxebarriko bide gorriko sarreratik. Ibilaldian edonork parte hartu dezake eta amaieran kopaua egongo da Etxebarriko Jubilatu Elkartearen lokalean. Ibilaldian parte hartzeko izena eman behar da Markina-Xemeingo Beti Jai Elkartearen lokalean edo Etxebarriko Jubilatu Elkartearen lokalean. Markina-Xemeindik irteera Zelaitik izango da, 18:00etan.