'Kabi'-ren heriotzaren urteurren ekitaldia (Lekeitio)
Jabi Goitia Elordi Kabi-ren heriotzaren 30. urteurrena gogoratzeko ekimenak, urriaren 24an, Lekeition. 12:30ean ekitaldia egingo dute plazan haren omenez dagoen monolitoan, ostean trikipoteoa eta 15:00etan bertso bazkaria, ikastolan; bertsolariak Oihana Bartra eta Igor Elortza izango dira. Bazkarirako txartelak Galarrenan eta Guzurmendin daude salgai.