'Kanada euskalduna' dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia (Berriatua)
2018an Ander Txakartegi abenturazale berriatuarrak beste lau kidegaz egindako bidaian bizitakoa jasotzen duen Kanada euskalduna dokumentalaren proiekzioa, urriaren 22an, 19:00etan, Berriatuko bideo gelan. Proiekzioa eta gero solasaldia egingo dute, eta solasaldi horretan parte hartuko du baita ere Tomas Ugarteburu jaiotzez Berriatuko Milloi auzokoa den eta Kanadan bizi den herritarrak.