Karmen jaietako danborradako entseguak (Markina-Xemein)
Uztailaren 15ean Markina-Xemeingo kaleak zeharkatuko dituen danborradarako entseguak. Uztailaren 14ko entsegu orokorra izan ezik, beste guztiak kultur aretoan izango dira:
- Uztailaren 7an, 8an, 11an, 12an eta 13an edukiko dituzte entseguak kultur aretoan LH1etik LH6ra arteko ume eta gaztetxoek. LH1 eta LH2 mailetakoek 19:00etatik 19:30era, LH3 eta LH4koek 19:30etik 20:00etara eta LH5 eta LH6koek 20:00etatik 20:30era.
- Uztailaren 11an, 12an eta 13an dute entsegua DBH mailetako ikasleek eta helduek 20:00etatik 20:30era.
- Uztailaren 14n entsegu orokorra egingo da talde guztiekin Bekobenta eskolan, 19:00etan. HH5 mailako ikasleak egun horretako entsegura agertu behar direla zehaztu dute antolatzaileek. Danborra jo behar duten guztiek larruzko gerrikoa eraman behar dute entsegura. Egun horretan banatuko dizkiete danborrak partaide bakoitzari.
- Uztailaren 15ean izango da danborrada, 21:00etan. Hala ere, 20:30erako talde guztiak egon behar dira Gaztetxe aurrean.