Karmen jaietako herri bazkarian izena emateko epea (Markina-Xemein)
Markina-Xemeingo Karmen jaietan egingo den herri bazkarian (uztailak 17, domeka, 14:00etan) izena emateko epea zabalik dago ekainaren 22tik uztailaren 1era (biak barne). Prezioa: 2 euro pertsonako (txartelagaz ordaintzeko). Interesatuek udaletxeko Berton bulegoan eman behar dute izena. Plaza mugatuak egongo dira, izen-emate ordena errespetatuz.