Karsteko zaporeak irteera (Mutriku)
Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatuta, Karsteko zaporeak irteera egongo da otsailaren 15ean (gaztelaniaz). Ordutegia: 11:00etatik 13:00era. Bisitari kopuru mugatua: 25. Eraman beharrekoa: Jantzi eta oinetako egokiak eta mokadua. 4 urtetik gorakoei zuzenduta. Prezioa: 8 euro (12 urtetik beherakoentzat, 5 euro). Irteera puntua: Mutrikuko Olatz auzoko San Isidro eliza. Erreserbak Internetez egin ahal dira.