'Karteletrak' erakusketaren irekiera ekitaldia (Markina-Xemein)
Markos Gimenoren Karteletrak erakusketaren irekiera ekitaldia egingo dute martxoaren 28an, 19:00etan, Markina-Xemeingo karmeldarren aretoan. Erakusketa zabalik egongo da apirilaren 11ra arte.
“Erakusketa honek Markos Gimenok sortutako palindromoetatik abiatuta egindako kartelak biltzen ditu, eta Joseba Sarrionandiak erreplika literarioa ematen dio palindromo bakoitzari. Esaldi alderantzigarriak dira palindromoak. Hau da, ezkerretik eskuinera eta eskuinetik ezkerrera berdin irakurtzen diren esaldiak”.