Kinttopeko zaldi-mando probetan izena emateko epea (Ispaster)
Datorren otsailaren 12an, 13an, 14an eta 15ean lehiatuko dute Ispasterko 21. Kintxopeko zaldi-mando proben sariketa. Urtarrilaren 30ean izango dute parte hartu nahi dutenek izena emateko eguna (13:00etan, udaletxean); hala ere, aurretiaz ere badute horretarako aukera, 94-684 29 99 telefonora deituta. Izena emateko orduan, derrigorrezkoa izango dute interesatuek animaliaren identifikazio zenbakia.