Konboen kontzertua (Lekeitio)
Musikaia musika eskolaren eskutik konboen kontzertua egongo da otsailaren 14an, 19:30ean, Ikusgarri Zinema Aretoan. Eskolako tresna talde ezberdinek parte hartuko dute, kamara talde ezberdinak, folk talde ezberdinak eta rock taldeak. Gainera kontzertuaren sarrera girotzeko asmoz, Fanfarre taldea arituko da kontzertu aurretik plaza girotzen.
Sarrera doakoa izango da, tokiak bete arte.