Konpost tea egiten ikasteko ikastaroa (Lekeitio)
Lekitto Bedarra Lekeitioko ortularien elkarteak konpost tea egiten ikasteko ikastaroa egingo du uztailaren 3an, 10:30etik 12:00etara. Parte hartu nahi dutenek ekainaren 30a dute izena emateko azken eguna. Posta elektronikoa bidalita (lekitto.bedarra@gmail.com) edo telefonoz deituta (660 26 21 07) izena eman daiteke.