Kontserberetako emakume langileen mahai ingurua (Ondarroa)
Arrain kontserberetako emakume langileen bizipenak eta borrokak izeneko mahai ingurua egingo dute Ondarroan otsailaren 3an, 19:00etan, Etxelilan. Saioan ondokoek parte hartuko dute: Aintzane Larrabaster, Amaia Roman, Lide Mendieta eta Marivi Onaindia (kontserberetako langileak eta ELA eta LAB sindikatuetako kideak). Osasun arrazoiengatik prebentzio neurriak hartuko dira. Ez da aurretiaz izena eman behar, eta aforoa bete arte sartu ahalko da.