Kontzertuak Gaztetxean (Berriatua)
Berriatua. Zapatuan [otsailak 28] kontzertuak egongo dira Berriatuako Gaztetxean. 21:00tan Uxuek eta Eztebek kontzertu akustikoarekin hasiko dute gaba. Ondoren, GAR talde durangarrak joko du, 2025an Gazte Maketa Lehiaketa irabazi zuten eta aurten, “Oraina eskuetan” diska aurkeztuko dute. Amaitzeko, Siriusly taldeak eszenatokia hartu eta gaba amaituko du haien “Black Hole” lanarekin, rock alternatibo estiloko musikarekin.