'Kotondarrak' txotxongilo ikuskizuna (Markina-Xemein)
Anita Maravillas taldearen Kotondarrak txotxongilo ikuskizuna, otsailaren 15ean, 18:30ean, Markina-Xemeingo Uni pilotalekuan. Sarrerak 3 euro balio ditu (Uhagoneko bazkideentzako 2 euro), eta aurretiaz hartu behar dira, udaletxeko harrerako kutxazainean (salgai otsailaren 8tik aurrera). Ikuskizunean Maren Basterretxea aktore berriatuarrak parte hartzen du. IKUS BASTERRETXEARI EGINDAKO ELKARRIZKETA.